Bidaia bat eta liburu bat, lurralde garapenerako bestelako proposamen bat. Gurekin etorri nahi duzu?

Pablo Costamagna eta Miren Larrea

Bidaia batera gonbidatu nahi zaitugu… Liburu bat idazten bukatu dugu, lurralde garapeneko hainbat prozesutan bizi izan dugun esperientziaren ikaskuntza abiapuntu hartuta. Liburua idazteko arrazoi nagusia da gaitasunak eraikitzeko estrategia bat proposatzea, hainbat lurraldetan gure jarduerak gauzatzerakoan aurkitu genituen egiturazko zailtasunak gainditzen laguntzeko.

Viaje y libro_2Liburuak lurralde garapenerako nola zehatz bat du ardatz; ikuspegi horretatik, prestakuntza eta ikerketa prozesuak ez dira lurralde garapenari laguntzeko tresna hutsak, baizik eta garapenerako estrategiak. Proposamen horrek lurralde garapenaren konplexutasuna eta diziplina artekotasuna ere kontuan hartzen du, testuinguru horretan, gakoetako bat “gauzak egiteko modua” baita.

Orain arte, ohiko liburu bati buruz hitz egin dugu. Baina liburua argitaratu ondoren, nondik jo pentsatzeko elkartu ginenean, aurrera egiten jarraitu genuen eta ikusi genuen ez zela nahikoa liburua banatzea. Aitzitik, irakurle izan zitezkeenei elkarrekin bide bat egitea proposatu nahi genien.

Oraindik ere nolabaiteko ezinegona sortzen digu ohiko liburuaren formatuari uko egiteak, bere aurkibide, kapitulu eta orriekin. Horregatik, formatu horri eutsi egin diogu. Baina argitaratu ondoren zer egin ez genekiela, Patricia Cantoren doktorego tesiaren prozesuan laguntzeko aukera sortu zitzaigun, eta bide berri bati ekin genion. Hizkuntza aldatzen hasi ginen, elkarrizketa eta solas gehiago nahi genituen, demokrazia handiagoa, parte hartzea, inklusiboak izatea…

Laburbilduz, Patriciak proposatzen zigun liburua beste modu batera komunikatzea, eta hori bat zetorren gure ikuspegiarekin. Horrek aukera ematen zigun prozesua azkeneko kapituluarekin ez amaitzeko, baizik eta truke eta elkarreragin berrietarako jokalekuak sortzeko, ideia berriak, ikuspegi berriak edo adibide berriak aurkitzeko, lurraldeetako bakoitzean. Gure ametsa egi bihurtzeko, alegia. Hala, erronkari heldu genion eta, eremu birtualean lankidetzan eraikitzea zaila dela jakinda ere, Patriciak proposatu zizkigun aukerak aztertzen hasi ginen.

Viaje y libro_1Azkenean, bide bat aukeratu genuen: bidaia bat egitea, eremu birtualean. Bidaia hartara animatzen direnek bidaide izango gaituzte. Baina, gutaz gainera, baita bidaiaren geraleku bakoitzetik igaro diren pertsona guztiak ere.Bidaiaren ibilbidea lurralde garapeneko bideratzaile lanak egingo dituen pertsonaren inguruan jakin mina duten guztientzat da eta, batez ere, bideratzaile izan daitezkeela edo izan nahi dutela pentsatzen dutenentzat. Norberaren inguruko gogoeta bidaia da, beste batzuek izan zituzten esperientzietatik abiatuta. Ahalegin handia egin dugu bidaia ikertzaileentzat eta lurralde garapeneko beste eragile batzuentzat interesgarria izan dadin. Eta post hau erabili nahi dugu zu ere gonbidatzeko. Hurrengo hilabeteetan, bidaia prest egongo denean, zarata handia aterako dugu. Baina informazioa zuzenean jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat pcanto@orkestra.deusto.es helbidera,Bidaian izena eman nahi dut! gaia jarrita. Besterik ez.

mirenlarrea

Miren Larrea comenzó su carrera profesional como ayudante de investigación en la Universidad de Deusto, donde realizó su tesis doctoral sobre los sistemas productivos locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Tras una década dedicada a la enseñanza y a la investigación, trabajó durante seis años en una agencia de desarrollo local, donde combinó su práctica como profesional del desarrollo territorial con su labor de investigación en la universidad. Tras este período, se integró como investigadora senior en Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad, con el objeto de desarrollar una aproximación a la investigación que vinculara la investigación sobre desarrollo territorial con la práctica en este campo. Gran parte de sus trabajo se centra hoy en día en el desarrollo de procesos de investigación-acción con policy makers, para poder crear enfoques participativos del desarrollo territorial. Es licenciada en Administración y Dirección de Empresas, y es doctora en Ciencias Económicas por la Universidad de Deusto. Larrea ha publicado varios artículos en revistas y libros internacionales, sobre las redes para el desarrollo territorial, las agencias de desarrollo local, gobernanza, aprendizaje en las políticas (policy learning) e investigación-acción como estrategia para el desarrollo territorial.