Serbitizaziorako gaitasunak: e-liderra eta 4.0 perfilak

Joan den azaroaren 24an, Goierriko Industria Foroaren baitan, ‘4.0 perfilak’ lantaldea jarri zen martxan. Goierri Eskola, Goierri Goi Maila Eskola, Goieki, Orkli, Praxair eta Orkestra enpresetako ordezkariek osatzen duten lantaldea. Bere helburua, eskualdeko enpresek Industria 4.0 esparruan aritzeko behar dituzten pertsonen perfilak eta gaitasun beharrak aztertu eta eskualdeko formazio eskaintza moldatzeko pausoak ematea da.

Helburu horren harira, e-leader delakoaren perfila izan genuen aztergai. Lan-saioan azpimarratu zen moduan, nahiz eta garrantzi askokoa izan, perfil horri pisu gehiegi ematea ez da komeni eta gainera, beste hainbat gaitasun dituzten pertsonak beharko dira e-leaderrarekin batera. Dena den, perfil hori argitze aldera, Industria 4.0ak eta batez ere, industriaren serbitizazioak suposatzen duen paradigma aldaketa kontuan izatea ezinbesteko da.

Serbitizazioak, enpresek (tartean industrialak) lehiakortasun gaitasuna hobetzeko euren negozioak geroz eta gehiago zerbitzuetan oinarritzean datza. Hainbat merkatu eta sektoreren eboluzioak, enpresa industrialek ere bezeroentzat zerbitzu eta konponbideak eskaintzeko gaitasunak garatu beharra erakutsi du. Horien adibide dira, mantenu, predikzio, finantziazio, prebentzio edota segurtasun zerbitzuak esaterako.

Eraldaketa horrek hornitzaile eta bezero arteko harremanetan aldaketa dakar. Hain zuzen, harreman hori zerbitzuen eskaintzan oinarritzen da ondasun fisikoen saltzean baina gehiago. Honek, arrisku eta irabaziak partekatzea suposa dezake eta ondorioz, negozio ereduen eraldaketari lotuta dago. Ordainketa eta kobrantza ereduak ere desberdinak lirateke, ‘pago-por-uso’ edota emaitzetan oinarrituriko kontratuak eskatzen dituelarik beste ereduen artean.

Iadanik ezagutzen ditugu, produktua erosi edota jabetzan izan nahi ez duten bezeroen kasuak. Kasu horietan, produktuak operazio edo erabilera zehatzak aurrera ateratzeko dira baliagarri eta hornitzaileek produktua saldu edo eskaini ondoren eman dezakeen zerbitzua giltzarri bilakatzen da. Beraz, produktuei loturiko zerbitzuak eskaintzetik haratago, bezeroei eta euren prozesuentzat euskarri diren zerbitzuak eskaintzean dago gakoa. Horixe da, hain zuzen, paradigma aldaketaren muina. Serbitizazioa, ez da beraz, produktuei loturiko zerbitzuak soilik eskaintzea. Hori lehen pausoa izan liteke, baina, hortik haratago joatean datza.

Sektorearen arabera abiadura ezberdina izango da baina serbitizazioa bezeroen fidelizaziorako giltza izango da etorkizunean. Paradigma aldaketa horri erantzun ezean, bide honetan aurrera doazen nazioarteko enpresekin lehiatzea zaila izango da eta horretan, enpresaren tamainak esateko asko izango du. Hain zuzen, e-leaderra serbitizazioan aurrera egiteko, testuinguru berri honetan mugitzen eta posizionatzen dakien pertsona izango da. Argi eta garbi, ez gara graduatu berri batez ari eta enpresaren egoera sakonean ezagutzen duen pertsona izan beharko da. Dena den, graduatu berriek, generazio berrien gaitasunei lotuta (digitalizazioa kasu) paper garrantzitsua izan dezakete taldelanean oinarrituta.

Pertsona hauen formazio beharrei dagokionean, etengabeko ikasketak joka dezakeen paper garrantzitsua azpimarragarri da. Gainera, Goierriren kasuan, formazio eskaintza berria sortu ordez, serbitizaziorantz jotzeko eta Industria 4.0 esparruan jarduteko edukiak txertatzean egon liteke gakoa.

Enpresaren ‘adn’-an paradigma aldaketa hau txertatu beharra azpimarratzen zuen joan dan osteguneko bileran parte hartu zuen enpresetako ordezkari batek. Hori guztia, kultura aldaketek eskatzen duten denbora luzea eta merkatuak serbitizaziorantz daraman abiadura uztartuz. Ez da erronka txikia, ez denez.

Postaren egilak: Miren Estensoro eta Jabier Retegi

Miren Estensoro

Miren Estensoro

Miren Estensoro es investigadora del Área de Territorio, Innovación y Clústeres de Orkestra, Doctora en Economía por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), Miren trabaja en la actualidad investigando sobre temas relacionados con el desarrollo local, la innovación social, las redes de colaboración público-privada y la gobernanza. Asimismo, se centra en ámbitos relacionados con la investigación acción (action-research).De manera paralela colabora con el Fondo Multilateral de Inversiones (FOMIN) del Banco Interamericano de Desarrollo (BID) en diferentes proyectos de investigación relacionados con el desarrollo territorial.