Kamioi gidariaren ikasketak eta elkarlanaren inguruko beste kontu batzuk

Errealitatea bakoitzaren pertzepzioen arabera interpretatzen dugu.
Errealitatea bakoitzaren pertzepzioen arabera interpretatzen dugu.

Bada Gavilan-ek (2003) jasotzen duen istorio labur bat, zera dionena. Gau batean kamioi gidari bat bidean doala gurpila lehertzen zaio. Konpontzen hasi eta konturatu da gizona ez duela katurik eta erabaki du gertu dagoen herrixka batera joango dela. Izan ere bada bertan ezaguna duen mekaniko bat. Bidea luzea da eta buruari bueltaka hasteko beta ematen dio. (más…)

Leer Más

Lidergoa eta ikerketa lurralde prozesuetan

Lurraldeek, garapenean aurrera egiteko, askotariko gaitasunak dituzten liderrak behar dituzte Sorarautaren arabera. Erakundeetan baino neurri handiagoan, lurralde prozesuetan lidergoa lausoa, barreiatua, ez lineala, partekatua eta elkarren mendekoa dela dio lurraldeen lidergoa edo tokiko lidergoa aztergai duen literaturak (Beer eta Clower, 2014; Ayres, 2014; Norman, 2013). Baina, aldi berean, lidergo partekatu horrek beharrezko ditu eragile gakoak, guztion ahaleginak bideratuko dituztenak. (más…)

Leer Más

Ikasgoiraurki: epe luzeko apustuen emaitzak

Honako hau Ikasgoiraurki proiektuaren amaierak bertan jardun dugun ikertzaileengan piztu duen hausnarketa partekatzeko post bat duzue. Urola Erdia eta Goierri arteko elkar-ikasketarako proiektu moduan jaio zen Ikasgoiaurki 2013ko udan. Hasiera hartan, eskualdean dibertsifikazio sektoriala bultzatzeko erronkaren oinarrian, bi eskualdeetan landu beharreko beste hainbat gai partekatzen zirela ikusi genuen. Horien artean, gai nagusi modura, eskualdeko eragile arteko harremantze ereduak eraldatu beharra. Azken ikasturtean, garapen agentzietako kide eta ikertzaileak ez ezik, bi eskualdetako enpresa, eragile politiko eta ikastetxeak parte-hartu dute elkar-ikasketarako dinamiketan. Ikusi bideo hau informazio gehiagorako:

Elkar-ikasketarako metodologia Orkestraren ekarpen nagusienetako bat izan da eta ekintza ikerketak elkar-ikasketa horretan fazilitadore lan hori ahalbidetu du. Orain, erraza egiten zaigu lan egiteko modu hau deskribatzen duten elementuak zerrendatzea: elkar-ikasketaren gune nagusiak definitzeko aurretik eskatzen duen lanketa, eragileekin mantendu beharreko elkarrizketa eta hausnarketarako bideak, testuinguru ezberdina izanda elkar-ikasteko distantzia hartu beharra, etab. Baina bada, guzti honen oinarrian, ahaztu ezin dugun zerbait eta gaur egun, Orkestra desberdintzen duen ikerketa eraldatzailearen funtsean aurkitzen duguna: institutuak eta bertan lanean dihardugun zenbait ikertzailek ikerketa modu ezberdin batean egiteko aspaldi eginiko apustua.

Ikasgoiraurki moduan, Zubigintza-Gipuzkoa Sarean, Goierriko Industria Foroa, Bilbao Next Lab eta beste hainbat proiektutan ari garen moduan lanean aritzea, epe luzera begira egindako apustuen emaitza dira. Alde batetik, erakunde gisara eta dagokion lekuan jardunez, uste osoarekin eginiko apustuak. Eta bestetik, ikertzaileok, taldean baina baita ere bakarka, eginiko ibilbidea urteetan zehar. Azken honek, errealitatea ulertzeko modu pertsonaletan aurkitzen du jatorria, ideologia pertsonalean alegia. Benetan sinisten duzun hori, edonora iristeko hazia izaten baita. Eta taldean ere badiogu, institutoko kideen artean ez ezik, Norvegia eta Argentinan sorturiko lankidetza eta horien atzean dauden pertsonak giltzarri izan direlako ibilbide hori indartzeko orduan. Zer esanik ez lankidetza hauek bermatzeko eginiko esfortzuaz.

Ikasgoiraurki proiektuaren amaierak erakutsi digu, apustuak egin eta askotan emaitzak ezin direla epe laburrera antzeman. Une batzutan bizi izandako gogo falta edo galdu izanaren sentsazioak, beranduago erakutsiko ditu emaitzak eta zentzua bere horretan. Eta ikasi dugu, epe luzeko pazientzia hori duten pertsonez gain, erakundeek ere arduratsuak baina ausartak izan behar dutela. Horretan datza erakunde ekintzaile batek: zaila den horretan jardutean. Zailtasuna, askotan, egitera ausartzen ez garelako sortzen baita.

Miren Larrea eta Miren Estensoro

Leer Más