Unibertsitatea eta gobernantza kolaboratiboa: eragileen arteko ikaskuntzarako gune birtuala

Andoni Eizagirre eta Patricia Cantoren posta

Azken egunotan gune birtuala osatzeko urratsak ematen ari gara. Gune birtualaren helburua da ikertzaileen artean –eta bereziki ikertzaile gazteen artean- lurraldeko garapenean fazilitadore rola joka dezaketela kontzientzia eragitea. Izan ere, ikertzaileak aktore garrantzitsuak izan daitezke gaur egungo testuinguru konplexuetan eragile heterogeneoekin batera elkarlanean ikerketa prozesuak artikulatu eta sustatzeko. Eskuartean dugun proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du, Etorkizuna Eraikiz programaren GipuzkoaLab deialdiaren bidez.

Gune birtuala garatze aldera, hilabeteotan ikerketa-ekintza prozesua martxan izan dugu, diziplina ugariko talde batek parte hartu du, eta tartean izan dira Orkestrako ikertzaile bi -urteotan lurraldearen garapenean aktore bideratzaileei buruzko ezagutza oparoa garatu dutenak-. Era berean, tresna digitalaren ezaugarriak adoste aldera, hainbat iturri teoriko baliatu ditugu, bi nagusiki: ikerketa eta berrikuntza arduratsua (RRI,  edo Responsible Research and Innovation ingelesez), eta garapen eta aldaketa sozialerako komunikazioa, hurrenez hurren.

Ikerketa-ekintzaren emaitza modura, gune birtualak elkarrizketa hobetsi du, ezagutza partekatu eta elkarrekin eratzeko; formazioa prozesu modura prestatu da (“fazilitadorearen gaitasunak deskubritzeko bidaia interaktiboa”); inklusiboa da (“ezagutza, balio edota interes ugari aintzat hartu ditu”); eta azken emaitza ikaskuntza komunitate birtuala izan da, lurraldeko eragileek elkarrekin lurraldearen erronkei ezagutza berriak partekatuz erantzun bateratua emateko.

Ikerketa-ekintzak eskaini dizkigun ikaskuntzak askotarikoak dira. Horien artean, hau azpimarratuko dugu: diziplina, kultura, balio, interes ugariko pertsona eta taldeen arteko elkarrizketa egokia izango bada, gure tokitik mugitu egin behar dugu, eta gai izan “gure horizontetik haratago dagoena integratzeko” (Jacobs 2015). Entzuten jakiteko gaitasuna eta enpatia ere behar dira.

Irakaspen hauek Europar Batzordearen Horizon 2020 Programako RRI ikuspegiarekin lotu nahi ditugu. Ikuspegi horren arabera, “eragile sozialek elkarrekin lan egin behar dute ikerketa eta berrikuntza osoan zehar, prozesuak eta emaitzak bat egin dezaten europar gizartearen balio, behar eta espektatibekin”. Ideia horrek gaitasun batzuk exijitzen ditu –kapital soziala eragitera eta lurraldeko eragileen artean gizarte eraldaketarako ezagutzak eta trebetasunak hedatzera bideratuak daudenak-, baina ikerketan txertatzea oso zailak dira. Izan ere, orain artean ikerketa oso bestela ulertu da, ingurune akademikoa eta diziplinak erabat baldintzatu dituena, eta oraindik ere zaila da elkarlana sustatzea, ez soilik eragile akademikoen eta beste eragileen artean, baita sarritan eragile akademikoen artean ere.

Zentzu honetan, Emanuel Bardone y Marianne Lind-ek (2015) diotenarekin bat gatoz: ikerketa eta berrikuntza arduratsua ez dugu finantzazioa eskuratzeko arau-sorta modura ulertu behar, baizik eta ikertzaileak bere ikerketa ulertzeko moduari loturiko auzia da, sakonean. Ikerketa eta berrikuntza arduratsuak dimetsio formatiboa du, eta ikertzaileen kulturan eragingo badu, epe luzeko begirada izan behar dugu.

Tresna digitala laster batean Orkestrako web orrian ipiniko dugu. Gure nahia da tresnak ikertzaileen artean eta lurraldeko beste eragileetan gaitasunak hedatzea eta garatzea, “guztiek elkarrekin lan egin dezaten ikerketa eta berrikuntza osoan zehar, prozesuak eta emaitzak bat egiteko europar gizartearen balio, behar eta espektatibekin”.

pcanto

pcanto

Patricia Canto colabora en el diseño e implementación de la estrategia de comunicación de Orkestra y en proyectos de investigación que precisan capacidades específicas en el ámbito de la comunicación. Actualmente está realizando su tesis doctoral en la que explora el vínculo entre la comunicación y el impacto social de la investigación.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


*